XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

San Martin

Urtea badoa eta San Martin hemen dugu.

Sanmartinak izen haundia daukate Euskalerrian.

Maisterrak etxe zaharra utzi eta badoa bertze etxe baten billa, etxe zaharra utzi eta etxe on bat hartzeko naikeriakin.

Aldakuntza ederra izanen da eta maisterra kontent, baño bertzalde onetik txarrera gertatzen bada, zer naigabeak eta nigarrak.

Eta zenbat holako gertatu izanen da gure alderdian.

Denborak aldakuntza haundia egin du eta orain ez dut uste hori gertatuko denik.

Maisterra alde batetik bertzera mugitzen da baño gauzak aunitz aldatu dira eta yendea hobeki bizi da.

Erranairuak badira eta huna bat hemen:

San Martin logizu, ondoko urtean garizu: Beti ere San Martin gerta daiela zoriontasun onean, nagusi eta maisterren artean.

Bestak ere izan dute aldakuntza.

Zenbait herrietan bestak San Martinetan izaten ziren baño orain San Martinak alde batera utzirik bertze egun batera aldatu dituzte, negu giroa alde batera utzirik.

Abenduan ere sartzen gara eta badira erranairuak hilabete huni ezarriak:

Abenduan burdine, Ilbeltza altzaurue.

Abenduaren erdia gaua eta bertze erdie besta.

Abenduko egune ergitu orduko ilune.

Abenduko gau ederrarekin, ostatuko neska galantarekin ta bide bazterreko arbolarekin ez daiteke iñoiz fidetu.

San Andres goizean Azaroa eta atsean ez.